FORO ERREALA.COM

Lugar de encuentro y debate sobre la actualidad de la Real Sociedad
Fecha actual 13 Nov 2018, 19:10

Todos los horarios son UTC + 1 hora [ DST ]




Nuevo tema Responder al tema  [ 6 mensajes ] 
Autor Mensaje
 Asunto: Atsotitzak
NotaPublicado: 12 Jul 2008, 13:31 
Desconectado
Sanse
Sanse
Avatar de Usuario

Registrado: 19 Jul 2005, 15:29
Mensajes: 7029
Ubicación: Back @ home
Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu ta lau.

Hau oso ona da.

_________________
GURE REALA R.Z.E - Asociación de aficionados GURE REALA info@gurereala.org -
Apartado 3046 Donostia - Tel 622556189


Arriba
 Perfil  
 
 Asunto: Re: Atsotitzak
NotaPublicado: 12 Jul 2008, 15:26 
Desconectado
Juvenil
Juvenil

Registrado: 22 Jul 2005, 09:24
Mensajes: 1980
Ubicación: san pelaio(al este del rio iñurritza)
gai ona sabre jauna oso ona.

orain ez nago etxen baino amonari esango diot eta batzuk jarriko dizkizuet.Nire amona(baserriko emakumea) atsotitz pila bat dakizki , izugarria da, edozer gauza esan eta bera halako batekin erantzuten dizu. bera ere badu(jakin gabe hori baI) house punttu hori.

gero baten bat gogoratuko dut eta jarriko dizkizuet. batzuk oso xelebreak dira

_________________
Imagen


Arriba
 Perfil  
 
 Asunto: Re: Atsotitzak
NotaPublicado: 12 Jul 2008, 20:26 
Desconectado
Sanse
Sanse
Avatar de Usuario

Registrado: 12 Feb 2007, 00:01
Mensajes: 5240
Ubicación: Prexente.
"Akerrak adarrak okerrak ditu".

Hori aho-nahastaile bat da (trabalenguas), baina ikaragarri gustatzen zait.

Hona hemen euskal atsotiz batzuk:


- "Non gogoa, han zangoa"
- "Txapela buruan ta ibili munduan"
- "Zozoak beleari, ipurbeltz".
- "Ogi gogorrari, hagin zorrotza"
- "A ze parea, karakola ta barea!"
- " Adios, Frantzian Burdeos".
- "Amen: Zu hor ta ni hemen"
- "Fateko ta fateko ta beñe faaaten ez" (Hau Honyarbitarrei eskeini nahi nieke cfgm )

Banaka hauek orain bururatu zaizkidanak dira, eta hauek web-horri batetik hartu ditudanak:

- "Ahuntzaren umea, antxumea."
- "Apaizak azken hitza bere."
- "Askoren mina tontoen atsegina."
- "Astoak mandoari belarri luze"
- "Ataunen eta Zegaman egunez ikusi eta gauez eraman."
- "Atzerri, otserri".
- "Aurrera begiratzen ez duena atzean dago."
-"Auzoan uso, etxean otso".
-"Auzoko behiak erroak luze".
- "Apaizak azken hitza bere".
- "Bat eman eta bi hartu".
- "Begi bat aski du saldunak eta ehun ez ditu sobera erostunak".
- "Bere etxe pobrea erregerena baino hobea".
- "Beste lekutan ere zakurrak oinutsik ibiltzen dira".
- "Bururik ez eta txapela nahi".
- "Bururik nekatzen ez duenak, hankak nekatu behar".


Hemen bastante jarri ditut, hemendik hartuak :

http://euskaljakintza.blogsome.com/atsotitzak/

Izan untsa!

Atsotitz hau goraipatu beharrekoa da, egia biribila botatzen duelako:

- "Gezurra esan nuen Getarian eta ni baino lehenago zen atarian".

Nahiko kotilla baditugu herrian, eta herri txikia garenez, horrek albiste guztiak herri osoan di-da batean zabaltzea dakar.

Eta hona goraipatzeaz nazkatuko ez naizen atsotitz bat, eta gainera, firman dudana:

Diario Vasco, egixa gitxi ta gezurra asko

PD: Gai ederra Sabre, gustatu zait.

_________________
EGUNKARIA LIBRE!


Arriba
 Perfil  
 
 Asunto: Re: Atsotitzak
NotaPublicado: 14 Jul 2008, 09:22 
Desconectado
Sanse
Sanse
Avatar de Usuario

Registrado: 02 Ago 2007, 11:29
Mensajes: 5675
Ubicación: Sevilla
erreala 1909 escribió:
"Ataunen eta Zegaman egunez ikusi eta gauez eraman."


dhn dhn dhn dhn

Ez det Atauneko ta Zegamako inor ezagutzen baina noizbait batenbat ezagutzen badet kontuz ibiliko naiz atsotitz hau ezagututa

Ederra gaia sabre fj


Arriba
 Perfil  
 
 Asunto: Re: Atsotitzak
NotaPublicado: 14 Jul 2008, 15:28 
Desconectado
Cadete
Cadete

Registrado: 10 Jul 2008, 23:11
Mensajes: 376
"Errementariaren etxean zotza burduntzi" ("En casa del herrero cuchillo de palo")
"Langile txarrak kaka luzea"
"Alferra beti lanez itoa"
"Nire nire, zurea gure"


Arriba
 Perfil  
 
 Asunto: Re: Atsotitzak
NotaPublicado: 14 Jul 2008, 15:54 
Desconectado
Cadete
Cadete

Registrado: 10 Jul 2008, 23:11
Mensajes: 376
Bueno, Erreala 1909ren "enlace" horretan murgildu ondoren gustuko ditudan batzuk aukeratu ditut, gehienak ezagutzen nituen, baina, baten batek arreta sortu dit:

-"Zenbat buru, hainbat aburu"
-"Nolako enborra, halako ezpala"
-"Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki"
-"Kupel txarretik ardo onik ez"
-"Gazteak baleki, zaharrak baleza"
-"Gaur hitza eman eta bihar haizeak eraman"
-"Lan lasterra, lan alferra"
-"Lehengo lepotik orain ere burua"
-"Haritz eroriariari denek egur"
-"Zer ikusi, hura ikasi"


Arriba
 Perfil  
 
Mostrar mensajes previos:  Ordenar por  
Nuevo tema Responder al tema  [ 6 mensajes ] 

Todos los horarios son UTC + 1 hora [ DST ]


¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado


No puede abrir nuevos temas en este Foro
No puede responder a temas en este Foro
No puede editar sus mensajes en este Foro
No puede borrar sus mensajes en este Foro
No puede enviar adjuntos en este Foro

Buscar:
Saltar a:  
POWERED_BY
Traducción al español por Huan Manwe